XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Usaimena - Ikusmena - Oreka eta koordinazioa

Narrasti gazteak bizi-borrokarako prestatuak zeuden, beharrezko egintza-programa guztiak zerebroari konektatuak zituztela munduratzen baitziren. Izaki eklosionatu berri hauek jaiotzetik bertatik miniaturazko helduak ziren.

Ugaztunen populazioan, ordea, umeak defentsarik gabeko egoera txit ahulean munduratzen ziren eta, biziko baziren, gurasoen arreta nahitaezkoa zuten. Honelako inguruabarretan, bere umeak zaintzeko sena falta zitzaion ugaztunak ondorengo gutxi utz zezakeen.

Belaunaldi askoren ondoren, gurasoen axolagabezia desagertu zen ugaztunen stock genetikotik, eta bizirik iraun zuten ugaztun guztiak guraso adeitsu bilakatu ziren, guraso adeitsuen linea luze baten ondorengoak izanik.

Gurasoen arretarako ugaztunen sen berriek ez zituzten narrastien sen zaharrak ordezkatu, hazi baizik.

Narrastiaren zerebroa, hiru konpartimentukoa. Garun honek usaimen, ikusmen eta orekarentzat dauzka konpartimentuak. Garun xumea da, narrastiak bizitzeko behar dituen portaera-programa edo eskemei jaiotzetik konektatua.

Narrastiaren bizitzan oso zeregin eskasa betetzen dute oroitzeak eta ikasteak. Dortoka haginkari eklosionatu berriek, adibidez, senez aurkitzen dute uretarako bidea, eta berehalaxe hasten dira intsektuak eta arrain txikiak harrapatzen, gurasoek irakatsi gabe.